Luiaondon izandako istripu hilgarria salatzeko bilkura

2020/05/06
ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek deituta protesta ekintza egin da Luiaondon. Bezperan 40 urteko langile bat hil zen bertan lan istripuz; pinu bat jausi zitzaion gainera eta, kolpearen ondorioz, bertan zendu zen.

ELAk bere elkartasuna adierazi nahi dio hildako langilearen senide eta lagunei. Lanean eman den heriotza berri hau langileek bizi duten prekaritate egoeraren adibide argia da.