LAN HERIOTZA

Martxoan Eskoriatzako Fagor Ederlan enpresan istripu larria izan zuen garraiolaria hil da

2024/04/09
Lan-istripua martxoaren 14an gertatu zen. Orixol Garraioak enpresako garraiolari batek istripu larria izan zuen Fagor Ederlan enpresarentzat material astuna kargatzen eta deskargatzen ari zirela, TKV logistikak Eskoriatzan dituen instalazioetan. Aurten dagoeneko 18. lagun hil dira lanean.

Laneko heriotza horren jatorrian honako hauek daude: inbertsiorik eta segurtasun- eta prebentzio-baliabiderik eza, langileen egoera gero eta prekarioagoa eta legea betetzen dela eraginkortasunez kontrolatzeko ikuskapen eskasa.

ELAk doluminak eman nahi dizkie hildakoaren familiari eta lankideei. Eta garraioaren sektoreko langileekin batera, gure konpromiso irmoa berresten dugu errealitate hori aldatzeko eta lan-baldintza duinak eskatzen jarraitzeko, eta Eusko Jaurlaritzak arlo horretan legea betearazteko beharrezko baliabideak izan ditzan.