Prekarietateak hil egiten du

2019/05/28
ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuetako ordezkariek elkarretaratzea egin dute Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzaren aurrean pasadan astean izandako lan istripu hilgarriak salatzeko. Eusko Jaurlaritzak istripuen aurrean erakutsi duen jarrera epela kritikatu dute sindikatuek eta prekarietatearen aurkako neurri eraginkorragoak eskatu dituzte; izan ere, prekarietatea dago istripu gehienen atzean.