Sarraskiak jarraitzen du: 41 hildako 2021an

2021/08/18
Abuztuaren 17an langile bat hil zen Urretxuko Almacenes Usabiaga enpresan. Azken bost egunetan hiru langile hil dira, eta 41 hildako 2021 urtea hasi zenetik. Sarraski hau salatzeko ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek bilkura egingo dute abuztuaren 20an, ostirala, 12:00etan Eusko Jaurlaritzak Donostian duen egoitzaren aurrean.

Ukaezina da lan-erreformek lan-baldintzak okertu dituztela, eta azpikontratazioa, besteak beste, langileen segurtasunaren kontura etekinak handitzeko erabiltzen dela. Horregatik, ELAren iritziz, laneko prekarietatearen hedapenak eragin berezia du arrazoi ez-traumatikoen ondorioz (istripu kardiobaskularrak, infartuak, etab.) urtero ematen den heriotza kopuru handian.