Sei hildako lanean abuztuan

2021/08/23
ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek kontzentrazioa egingo dute abuztuaren 24an 12:00tan Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaren aurrean; ekintzaren helburua lanean ematen ari den sarraskiak amaierarik ez duela salatzea da. Azken lan-istripu hilgarria abuztuaren 21ean izan zen, Derion: langile bat zendu zen teilatutik erorita. Abuztuan dagoeneko 6 langile hil dira lanean, eta 2021an 42.

Izugarria da langileek gaur egun pairatzen duten prekaritate-egoera salatu du, eta prekarietate hori lan-erritmo jasanezinetan, lanaldi amaigabeetan, sektoreko hitzarmenen ez-betetzeetan eta prebentzioko araudian islatzen dela baieztatu du. Administrazioak, aldiz, horren guztiaren aurrean beste alde batera begiratzen du, behin eta berriz, sistematikoki. Araudirik ezak eta lehen sektoreak pairatzen dituen lan-baldintza eskasek ere eragin zuzena dute istripu horietan. Bada garaia langileen osasuna eta segurtasuna zentralak izateko. Borondate politikoa eta enpresaburuen behin betiko konpromisoa baino ez dira behar egoera horrekin amaitzeko.