UTE Donostiako Garbiketa-ko langileek lanean hildako kidea oroitu dute

2021/08/17
Donostiako Garbiketa ABEEko Enpresa Batzordeak deituta bilkura egin da abuztuaren 13an hildako lankidea oroitzeko. Langilea Donostiako gaueko garbiketa zerbitzuan lanean ari zela ondoezik sentitu ostean hil zen. Enpresa Batzordeak bere babesa adierazi nahi izan die hildako lankideei eta senideei, eta gaitzespena adierazi nahi du laneko ezbehar-kopurua handitzen ari delako.

2021. urtea hasi zenetik 40 pertsona hil dira lan-istripuan. Lan-erreformek lan-baldintzen kaskartze orokorra ekarri dute, eta azpikontratazioa bezalako faktoreak langileen segurtasunaren kontura etekin ekonomikoak handitzeko erabiltzen dira. Lan-prekarietatearen hedapena eragin berezia izaten ari da urtero lanean arrazoi ez traumatikoengatik (istripu kardiobaskularrak, infartuak, etab.) gertatzen diren heriotzen kopuru handian.