Azken lan istripu hilgarria salatzeko elkarretaratzea egin dute Muxikan

2021/07/09
ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek deituta, elkarretaratzea egin dute Muxikako (Bizkaia) Arruti Suestacioneseko bidegurutzean, uztailaren 7an langile bat hil zela salatzeko. Sindikatuek segurtasun neurrien falta eta lan-baldintzen prekaritatea salatu dute.

Zugastietako eremuan baso-lanetan ari zen 27 urteko Durangoko langile bat malda batetik erori eta tamaina handiko enborrak zeramatzan ibilgailua irauli zenean gertatu zen ezbeharra. Bost egunetan gertatutako bigarren lan istripua da, izan ere, uztailaren 2an 22 urteko langile bat hil zen Durangon, eraikuntza lanetan.

Sindikatuek gogorarazi dutenez, bi kasuetan segurtasun neurrien falta eta lan-baldintzen prekaritatea dira nagusi.