Zahar etxe bateko zaintzaileak pairatzen duen tunel karpianoaren sindromea gaixotasun profesionala da

2017/11/29
Azaroaren 16ko epaian Bilboko Lan Arloko 6. Auzitegiak ebatzi du gaixotasun profesional baten ondorio dela Txurdinaga Barri zahar etxeko langile batek pairatzen duen tunel karpianoaren sindromea. Honen ondorioz behargina aldi baterako ezintasun egoeran dago.

Tunel karpianoaren sindromea gaixotasun profesionalen zerrenda ofizialean jasota dago, baina gerokultoreen kasuan ez da berariaz aipatzen; haatik, epaiak dio kasu hau gaixotasun profesionala dela arriskuen ebaluazioak frogatzen duelako lanpostuan egiten diren mugimenduak bateragarriak direla sortutako patologiarekin, eta lanetik kanpo ez dagoelako lesioa eragin lezakeen beste elementu arrotzik.

Epaia ez da irmoa; beraz, helegiteren bat sartuz gero Goi-Auzitegiaren ebazpena itxaron beharko da. Alabaina, ELAk ondo deritzo epai honi, aurrekari gisa har baitaiteke sektoreko langileentzat.