Zestoan eta Zarautzen izandako lan-istripuak salatzeko elkarretaratzea egin da

2019/05/22
ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRUk elkarretaratzea egin dute eguerdian Azpeitiko Udaletxeko Enparantzan Zestoa eta Zarautzen aste honetan izandako lan istripuak salatzeko. Arratsaldeko 19:00etan manifestazioa deitu dute bertako gizarte mugimenduekin batera. Bi heriotza hauek aintzat hartuta, dagoeneko 18 dira 2019. urtea hasi zenetik Euskal Herrian lanean bizitza galdu duten pertsonak.