“Borrokatzen ez denean gehiago galtzen da”

2013/05/29
ELAko idazkari nagusi Adolfo Muñoz ETBko Hoy Forum saioan izan da gaur goizean. Txikik bihar deituta dagoen greba orokorraren garrantzia azpimarratu du, eta hiru arrazoi nagusi aipatu ditu deialdia babesteko: pairatzen ditugun politikak salatzea; alternatiba baten alde egin eta bera gizarteratzea, eta pobrezia gero eta gehiago hedatzea onartzen ez duten gune sindikal, sozial eta politikoa finkatzea.