Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuna helburu

2013/05/21
Maiatzaren 30eko greba orokorraren aurkezpenean deitzaileek argi utzi zuten greba urrats berri eta garrantzitsu bat izango zela Euskal Herrian prozesu sozial oso bat bultzatzeko borrokan. Maiatzaren 22an bide-orri horren lehen pausoa aurkeztuko da Donostian egingo den prentsaurrekoan: Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuna egitasmoa. Helburua, argia: egungo politiken aldaketa sakona lortzea.

Gutun hau aldarrikapen bitartekoa izango da, baina ez hori bakarrik. Gutun hau lehendabiziko pausoa izango da euskal jendarte osoaren indarrak batzeko eta burutzen ari diren borroka ezberdinak helburu argien inguruan bateratzeko. Eskubide sozial eta laboraletan zein justizia sozialean oinarritutako eredua nahi eta behar dugu. Guzti horregatik, Euskal Herriarentzat eredu propioa eraikitzeko prozesua abiaraziko dugu.