Grebaren jarraipena datuetan: jarraipen handia eta balorazio oso positiboa

2013/05/30
Maiatzaren 30eko greba deitu duten sindikatu eta gizarte-eragileen ordezkariek deialdiaren inguruko balorazioa egin berri dute. Deitzaileak oso pozik ageri dira greba egun honek izan duen jarraipen handiarekin.

Hona hemen greba eguna datuetan.

Jarraipenaren inguruko datuez gain, greba deitu duten sindikatu eta erakundeek euskal langileriak erakutsi duen militantzia eta konpromisoa goraipatu nahi dute. Egoera zail honetan milaka eta milaka izan dira kalera atera diren lagunak. Honen lekuko eguerdian hiriburuetan egon diren manifestazioen arrakasta: Bilbo (25.000), Donostia (25.000), Gasteiz (20.000), Iruñea (15.000 --Nafarroako beste hainbat herrietan kalera atera diren milaka lagunak ahaztu gabe--). Horiei guztiek mila esker!