Ingura patronala

2013/05/21
“Bultza aldaketa soziala. Rodea el capital” lelopean greba orokorra babesten duten eragileek egiten ari diren kanpainak hitzordu berria izan du Iruñean. Gaurkoan patronala izan da bizi dugun abagune larriaren errudunak salatzeko martxan jarritako ekimen honen jomugan.

Orotara 300 lagun inguru elkartu dira CEN patronalaren egoitza inguratu duen mobilizazioan. Hurrengo hitzordua maiatzaren 28an izango da, eta Nafarroako Gobernua osasungintza publikoan egiten ari den sarraskia salatzeko txanda izango da.