Maiatzak 25, manifestazioak Iruñean, Bilbon, Donostian eta Gasteizen

2013/05/21
Maiatzaren 25a mobilizazio eguna izango da Hego Euskal Herriko hiriburuetan. “Por una carta de derechos sociales para Euskal Herria. Maiatzak 30 greba orokorra” lelopean manifestazioak antolatu dira Iruñean, Bilbon, Donostian eta Gasteizen.

Iruñean goizean izango dira mobilizazioak, eta aukera bikoitza egongo da. Lehendabizi, 11:00tatik aurrera, bizikleta martxa egongo da Antonuti parketan; ondoren, 12:30tan, manifestazio bat abiatuko da San Lorenzotik.

Gainontzeko hiriburuetan manifestazioak arratsaldean izango dira. Bilbon eta Donostian 17:30tan, Jesusen Bihotzean eta Bulebarrean, eta Gasteizen 19:00tan, Bilbao Plazan.