Maiatzak 30: greba orokorraren agenda
Bilbo: Eguneko lehen manifestazioa 09:15tan izango da. Jesusen Bihotzetik aterako da, eta Bilboko kaleak zeharkatuko ditu. 11:45tan, langileen zutabeak aterako dira, lau toki ezberdinetatik: Deusto (Lehendakari Agirre, 11); Alameda Rekalde 1; Juan de Garay kalean dagoen gasolindegia eta Udaletxetik aterako dira zutabeak. 12:30tan goizeko manifestazio nagusia hasiko da. Moyua Plazan izango du hasiera, eta amaiera, berriz, Jesusen Bihotzean. Mobilizazioek arratsaldean izango dute jarraipena. Gizarte eragileekin batera antolatutako manifestazioa 18:00tan hasiko da. Ibilbidea honakoa izango da: Moyua Plazatik Udaletxera.
Iruñea: Langileen zutabeak 11:00tan aterako dira, lau leku ezberdinetatik: Ezkaba plaza, Txantrean; Atarrabia-Villabako udaletxetik; Barañaindik (Iruñako mugatik); Berriozarretik (Gipuzkoako Etorbideko biribilgunetik). Eguerdiko 12:00tan goizeko ekitaldi nagusia izango da, Gaztelu Plazan. Mobilizazioek arratsaldean izango dute segida. Gizarte eragileekin elkarlanean antolatutako manifestazioa 19:00tan hasiko da, Antoniutti Parketik.
Donostia: Eguneko lehen manifestazioa 09:30tan hasiko da, eta Pio XII kaletik aterako da. Langileen hiru zutabe egongo dira. Lehenengoa 11:45tan aterako da Anoetatik (Topoaren geltokia); bigarrena Antiguotik (Super Amara, 12:00tan); hirugarrena, berriz, Saguesetik 12:30tan (Gros auzoa). Ordu berean, eguerdiko 12:30tan, manifestazio nagusia izango da. Artzain Onaren Plazatik aterako da, eta amaiera Boulevardean izango du. Bertan hainbat hitzaldi izango dira. Arratsaldean mobilizazioek jarraituko dute. Gizarte eragileekin deitutako manifestazioa 17:00tan hasiko da, Boulevardetik.
Gasteiz: Hiriburu osoa zeharkatuko duten martxak 10:00tan hasiko dira. Lehena El Corte Ingles paretik aterako da; bigarrena Autobus Geltokitik (Los Herran kalea); hirugarrena, Eusko Jaurlaritzatik. Langileen hiru zutabe hauek leku berean izango dute amaiera: Bilbao Plaza. Hain zuzen bertatik habiatuko da goizeko manifestazio nagusia, 12:00tan. Manifestazioa Andra Mari Zuriaren Plazan amaituko da, eta bertan mitina izango da. Bertan Adolfo Muñozek hitz egingo du. Zalantzarik gabe grebaren ekitaldi nagusienetakoa izango da. Egun horretan Eusko Legebiltzarrak batzarra deitu du; horregatik Gasteiz aldarrikapen gune-garrantzitsuenetakoa bihurtuko da. Gizarte eragileekin batera antolatutako manifestazioa 17:30tan hasiko da, eta, eguerdiko manifestazioaren ibilbide bera izango du: Bilbao Plazan hasi eta Andra Mari Zuriaren Plazan amaitu.
Arratsaldeko mobilizazioak
Agurain: 19:00
Algorta: 18:00 Telletxe
Andoain: 18:00 Zumea plaza
Arrasate: 18:30 Severo Altube
Arrigorriaga: 18:30 Aragala plaza
Azpeiti: 18:00 Udaletxea
Barakaldo: 18:30 Herriko plaza
Basauri: 18:30 Arizgoti plaza
Beasain: 18:00 Zubimuzu
Bergara: 19:00 Plaza
Bermeo: 17:30 Goiko plaza
Bilbo: 18:00 Eliptikatik
Donostia: 17:00 Bulebarretik
Dulantzi:18:00 Arrabal plaza
Durango: 17:30 Santana
Eibar: 18:30 Unzaga
Elizondo: 18:00 Herriko plaza
Elorrio: 17:30 Plaza
Erandio: 19:00 Metrotik
Errenteria: 19:00 Herriko plaza
Erromo: 19:30 Santa Eugenia
Galdakao: 18:30 Udaletxea
Gasteiz: 17:30 Bilbo plazatik
Gernika: 18:30 Merkuriotik
Hernani: 18:00 Gudarien plaza
Igorre: 18:30 Udaletxea
Irun: 19:00 Zabaltza plaza
Iruñea: 18:00 Antoniutti
Irurtzun: 18:00 Foruen plaza
Lasarte: 18:00 Okendotik
Laudio: 18:00
Legazpi: 18:00 Udaletxea
Leioa: 18:00 Bulebarretik
Leitza: 18:00
Lekeitio: 18:30 Eskolapean
Lesaka: 18:00 Herriko plaza
Lizarra: 18:30 Baja Navarra
Mungia: 18:30 Udaletxea
Oion: 19:30 Plaza Mayor
Ondarroa: 18:00 Alameda
Plentzia: 18:00 Portutik
Portugalete: 18:00 Carlos VII metro
Santurtzi: 18:30 Parkea
Sestao: 19:00 Udaletxea
Sondika: 18:00 Larrondo (Troquenorretik alboan)
Tafalla: 19:00 Nafarroa plaza
Tolosa: 18:00 Triangelu
Tutera: 19:00 Padre Lasa plaza
Urretxu: 18:00 Potros plaza
Usurbil: 18:00 Plaza
Zangotza: 19:00 Arcadas plaza
Zarautz: 18:00 Musika plaza
Zornotza: 18:00 Zelaieta
Zumaia: 18:00 Kofradia