Milaka lagun eskubide sozialen alde

2013/05/25
Milaka lagun atera dira gaur kalera Hego Euskal Herriko hiriburuetan “Por una carta de derechos sociales para Euskal Herria. Maiatzak 30 greba orokorra” lelopean antolatu diren mobilizazioetan. Ekimenak helburu bikoitza izan du. Batetik Euskal Herriko Gutun Soziala eratzeko prozesuari babesa ematea, eta, bestetik, maiatzaren 30eko grebari atxikimendua adieraztea.

ELAk oso balorazio positiboa egiten du gaurko ekimenen inguruan. Jasaten ari garen eraso uholde honen aurrean ezinbestekoa da erantzutea eta alternatibak proposatzea, eta gaurko ekimenek bete-betean lortu dute helburu hori.

Argazkian Iruñean manifestazioaren atariko antolatu den bizikleta martxa.