Mobilizazio ezberdinak grebari begira

2013/05/14
Maiatzaren 30eko greba orokorra deitzen duten sindikatu eta gizarte-eragileek hainbat ekimen antolatu dituzte maiatzaren 14rako.

Lehena Iruñean izango da, 11:00tan. Deitzaileek Gizarte Segurantzaren egoitza inguratzeko deia luzatzen diete herritarrei. “Bultza aldaketa soziala. Rodea el capital” ekimenaren baitan, datozen asteetan hainbat leku esanguratsu inguratzeko deia luzatzen dute antolatzaileek.

Bigarren bilkurak Kutxabank eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza lotuko ditu. Ekitaldia 10:30etan hasiko da. Ibilbidearen erdian Confebask patronalaren aurrean kontzentrazioa izango da, 11:15tan.