Mobilizazioak Bilbon eta Iruñean

2013/05/14
Maiatzaren 30eko greba orokorra deitzen duten sindikatu eta gizarte eragileek mobilizazioak egin dituzte Bilbon eta Iruñean. Bi kasuetan helburua bera izan da: grebaren arrazoiak zabaldu eta M30ari begira giroa apurka-apurka berotzen joatea.

Bilbon 300 lagunek hartu dute parte Kutxabank, Confebask eta Eusko Jaurlaritza lotu dituen mobilizazioan. 10:30tan lehen bilkura izan da, Kutxabank-ek Gran Vian duen egoitzaren aurrean. Han banketxeen aurkako oihuak entzun dira. Handik Confebask patronalaren egoitzaraino joan dira manifestariak. Bertan langile-jendeak bizi duen ataka larria salatu dute. Azkenik, protesta ekintzan parte-hartu duten lagunak Eusko Jaurlaritzaren egoitzaraino joan dira, bestelako politika sozial eta ekonomikoak exijitzera.

Iruñean mobilizazioa 11:00tan izan da. Guztira ehunka lagun bildu dira “Bultza aldaketa soziala. Rodea el capital” lelopean egin ari den ekimenaren baitan. Gaurko helburua Gizarte Segurantzaren egoitza inguratzea eta Nafarroako Gobernuaren politika antisozialak salatzea izan da. Ekimen honen hurrengo zitak maiatzaren 21ean eta 28an izango dira.