Mobilizazioak maiatzaren 25ean

2013/05/15
Greba orokor bat prestatzea ez da xamurra; ordu askotako lan militantea eskatzen du. Maiatzaren 30eko greba babesten duten sindikatu eta eragileek prestatu duten agenda estua ikusi besterik ez dago horretaz jabetzeko. Egunero-egunero dago ekimenen bat. Hala ere, mobilizazioek goia joko dute maiatzaren 25ean, larunbata.

Egun horretarako manifestazioak antolatu dira Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Helburua kaleak bete eta grebari babesa ematea izango da. Funtsezkoa da egunero kaleak hartzea, baina maiatzaren 25eko ekimenek garrantzia berezia izango dute. Bestelako politika sozial eta ekonomikoak exijitzen ditugula berresteko beste aukera bat izango dugu egun horretan.