0-3 zikloko langileek aitorpen profesionala aldarrikatzen dute
Intersindikal honek hiru ikasturtez lan egin ondoren, honako hau aldarriktzen du Lehen Hezkuntzako lehenengo ziklorako (0-3):
1. Hezkuntza Departamentuak zikloaren kudeaketa komuna egitea, sare publiko koherente bat sendotzeko, eskolen arteko berdintasuna bermatzeko, lan baldintzak hobetzeko eta familia guztientzat kalitatezko hezkuntza zerbitzua bermatzeko.
2. Hezkuntza Departamentuaren eta ordezkaritza sindikalaren arteko elkarrizketa mahai erreal eta eraginkor bat sortzea, 2023ko martxoan Hezkuntza Departamentuak eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak (NUKF) sinatutako hitzarmenean jasotzen zen bezala. Hala ere, aurreko ikasturteetan elkarrizketarako gune hori ez da sortu, sindikatuen ordezkariok behin eta berriz eskatu dugun arren.
3. Ratioen jaitsiera, Europako gomendioetara egokituz kalitatezko hezkuntza arreta eta haurren ongizatea bermatzeko.
4. Irakasle aitorpena zikloko langileentzat, bai eta dagokion aitorpen profesionala eta ordainsariena ere.
5. Haur Hezkuntzako lehen zikloko eskola egutegia bigarren ziklokoarekin bateratzea, hezkuntza-etapa berean lan egiten duten profesionalen arteko egungo desberdintasunak saihestuz.
6. Arreta zuzeneko orduak murriztea, koordinazio pedagogikorako, prestaketa lanetarako, familiekiko harremanetarako eta ikasleen jarraipena egiteko denbora nahikoa bermatzeko.
Nafarroak nahikoa eskumen ditu gai hauei heltzeko eta 0-3 sare publiko indartsu, koherente eta kalitatezkoa eraikitzeko. Gaitasuna baino, borondate politikoa da zikloak behar duena.
Horregatik, Hezkuntza Departamentuari eskatzen diogu: ireki dezala behingoz elkarrizketarako foro bat sektoreko ordezkaritza sindikalarekin, eta has dadila lanean 0-3 ziklorako benetako konponbideak bilatzen.
Gainera, eskatzen dugu hartutako konpromisoak bete daitezela eta aurrera egin dadila kudeaketa komunaren zehaztapenetan, Hezkuntza Departamentuaren eta NUKFren arteko lantaldearen barruan.
Gaur egun, ez da benetako aurrerapenik gertatzen ari puntu hauetan, eta horrek 0-3 ziklo publiko koherente, ekitatibo eta kalitatezkoaren sendotzea atzeratzen du.
0-3 zikloko langileek urteak daramatzate funtsezko zerbitzu honi eusten, eta aitortza, lan baldintza duinak eta hezkuntza proiektu argia merezi dituzte.
Benetako aurrerapenik gertatzen ez bada, intersindikalak ekimen eta mobilizazio berriak bultzatzen jarraituko du, 0-3 zikloak hezkuntza sistemaren barruan dagokion lekua har dezan behingoz.