Kataluniarekin elkartasuna adierazteko dei egin dute hainbat sindikatuek eta alderdiek hurrengo iganderako Iruñean

2017/11/02
Kataluniarekin elkartasuna adierazteko dei egin dute hainbat sindikatuek eta alderdiek hurrengo iganderako Iruñean
Katalunian eta espainiar estatu osoan gertatzen ari diren gertakari larrien aurrean, bizi dugun egoera politikoaren garrantzia kontutan harturik, eta kataluniar herriaren aurrean espainiar estatua erakusten ari den jarrera autoritario era errepresiboari erantzunez, adierazpen hau sinatu dugun eragile politiko, sozial eta sindikalek hainbat konpromiso hartu ditugu:

1) Hasteko, Kataluniako herriarekiko gure elkartasuna erakusten dugu eta gure borondatea, ondorio historikoak izan ditzakeen 155.artikuluaren aplikazioarekin, PP, PSOE eta C's alderdiek agertu duten ibilbide autoritario eta antidemokratikoari aurre egiteko. Adierazpen hau izenpetzen dugunok, Katalunian Espainiako estatua erakusten ari den jarrera zapaltzailearen aurrean, erantzun herritar, baketsu eta demokratikoa bultzatzeko erantzukizuna barneratzen dugu.

Bestalde, errepresio hori Kataluniako markora ez dela mugatuko jakitun gara, Espainiar estatu osoan askatasun demokratikoen murrizketan eragingo du eta Nafarroa ere erasoen helburu izango da. Hala, Nafarroako herritarrek pairatu ditzaketen neurri zapaltzaileei erantzuteko konpromisoa hartzen dugu.

2) Bigarrenik, Kataluniako gizarte zibileko kide diren Jordi Sanchezen eta Jordi Cuixarten askatasuna exijitzen dugu (ANCko eta Omnium Kulturaleko lehendakariak hurrenez hurren).

3) Hirugarrenik, demokraziaren defentsa. Demokraziaren defentsa berresten dugu, eskubide zibil politiko guztiena. Adierazpen honen sinatzaileok Nafarroa eremu demokratikoa izan dadin bermatzeko erantzukizuna eta ahalegina gure egiten ditugu, behar izanez gero, modu koordinatuan eta iraunkorrean jokatuz.

4) Laugarrenik, autogobernuaren defentsa. Nafarroako autogobernuaren aurkako erasoak ez dira berriak. Nafarroako Parlamentuaren ahalmen legegilea moztuz, jadanik 17 lege dira Auzitegi Konstituzionalean errekurritutakoak. Alderdi Popularra eta UPN etengabe ari dira gure autogobernua zalantzan jartzen eta etengabean Madrili “laguntza” eskatzen diote, ezegonkortasuna sortzeko eta nafar herritarren onura xede duten aldaketak oztopatzeko. Beraien hauteskunde-porrota ez barneratzetik eratortzen dira jarrera horiek, eta ildo horretan berean, UPN eta PP zuzeneko mehatxuetara pasatu dira, nafar-autogobernuarekin bukatuko lukeen 155. artikulua aplikatzeko aukera aipatuz. Zentzu honetan etorri litezkeen erasoei erantzuteko konpromisoa hartzen dugu.

5) Bosgarrenik, nafar herritarron erabakitzeko eskubidearen defentsa. Gure komunitatea bere etorkizuna demokratikoki erabakitzeko zilegitasuna duen subjektu politikoa da. Muga bakarra Nafarroako herritarrek demokratikoki adierazten dutena izan behar du.

6) Azkenik, nafar herritarrei datorren igandean, azaroak 5, “155 EZ. Demokrazia. Erabakitzeko eskubidea” lelopean, Iruñeko Udal Plazan eguerdiko 12:30etan plaza betetzeko deia egiten diegu. Nafarroako eragile politiko, sozial eta sindikal desberdinak ere mobilizazio honekin bat egitera gonbidatzen ditugu.

Deitzaileak:

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT -LKN, EHNE, HIRU, GURE ESKU DAGO, GEROA BAI eta EH BILDU, ARANZADI