GREBA OROKOR FEMINISTA
“Nafarroako Gobernuak norabidea aldatu behar du politika publikoetan”

Adierazpen hauek Nafarroako Gobernuaren egoitzaren aurrean egin ditu, eta mezu argia luzatu nahi izan du. “Nafarroako Gobernuak kalera atera diren milaka langileren aldarrikapenak entzun behar ditu. Administrazioei exijitzen diegu polita publikoak errotik alda ditzatela, zaintza sistema publiko, unibertsala, doakoa eta kalitatezkoa berma dezaten”.
Saioa Urrizak nabarmendu du garaia dela administrazioek eta patronalek beren erantzukizuna beren gain hartzeko. “Azken urteetako grebek agerian uzten dute sistema pribatizatu eta prekarizatu baten gabeziak daudela zaintza sektoreetan, hala nola egoitzetan edo etxez etxeko zerbitzuan, baina baita feminizatutako beste sektore batzuetan ere. Bada garaia administrazioek beren erantzukizuna beren gain har dezaten. Gainera, patronalei ere eskatzen diegu negoziazioa blokeatzeari eta sektore feminizatuak prekarizatzeari utz diezaioten”.