langabezia
25 urtetik beherako ia hiru pertsonatik bat langabezian dago Nafarroan
Langabeziak datu negatiboak izan ditu hirugarren hiruhilekoan. 30.600 langabe daude, hau da, aurreko hiruhilekoan baino 2.100 gehiago. Langabe kopuruak gora egin duenez, langabezia tasa puntu erdi igo da Nafarroan, % 9,3ra arte ( % 9,6 emakumeen artean eta % 9 gizonen artean). Aipatzekoa da 25 urtetik beherakoen egoera prekarioa, langabezia tasa % 29koa baita.
Landunen kopuruak pixka bat gora egin du (+2.800). Inkestaren arabera, 299.000 landun daude, azken urteetako kopururik altuena. Enpleguaren igoera industriak bultzatu du (+2.400), baina sektore horretako enpleguak pandemiaren aurreko mailaren azpitik jarraitzen du.
Kontratuen behin behinekotasun tasari erreparatzen badiogu, ikusiko dugu ia ez dela mugitu azken hiruhilekoan. Tasa % 18,9tik % 18,8ra jaitsi da soilik. Hemen ere, emakumeek prekarietate handiagoa pairatzen dute, behin behinekotasun tasa % 21,3ra igotzen baita. Gauza bera gertatzen da partzialtasunarekin. Emakumeen % 21,7k jardunaldi partziala du, gizonen artea, aldiz, % 5,9k.
ELAk kezkagarritzat jotzen ditu datu hauek, enpleguaren adierazleetan dezelerazio handia ikusten baita. Emakumeek neurri handiagoan pairatzen duten lan prekarietatearekin amaitzeko eta lan baldintzak hobetzeko neurriak hartu behar dira. Azaroaren 30eko Greba Orokor Feministak bide horretan egingo du ekarpena.