SUNSUNDEGUI (ALTSASU)
300 langile baino gehiago kaleratuko dituzte laster
Sindikatuak salatu du Sunsundeguiko langileak kaleratuak izango direla laster: izan ere, Konkurtso Administrazioak enpresa batzordeari jakinarazi dio laster hasiko dela kaleratze kolektiboaren kontsultaldia. Altsasun dago enpresa, Nafarroan.
Sindikatuaren arabera, plantillako ordezkariei ez zaie inolako informaziorik eman. Kaleratze kolektiboa gauzatzeko kontsulta-aldia hasi nahi dutela iragarri dute, besterik ez.
ELAk azpimarratu du albiste hau kolpe latza dela Sakanako inguruarentzat. Halaber, gogorarazi du Sunsundeguirekin gertatutakoa Nafarroako Gobernuaren politika industrialaren porrotaren azken erakuslea dela, diru publikoaren kopuru handiak inbertitu baititu enpresan, trukean lanpostuak eta langileen lan-baldintzak mantentzeko eskatu gabe.
Azkenik, salatu du Nafarroako Gobernuak ez diola jarraipenik egin
enpresaren zuzendaritzari. Bitartean, salatu du ELAk, enpresak diru publikoa xahutu du eta inbertsio eskasak egin ditu enpresaren etorkizunari buruz itxaropen faltsuak sortuz.