4 emakumetik 1ek lanaldi partziala du

Biztanleria Aktiboaren Inkestak argitaratutako enplegu-datuek erakusten dute, 25.900 langabe egon direla Hego Euskal Herrian 2019ko hirugarren hiruhilekoan. Langabezia 1.800 pertsonatan igo da azken hiruhilekoan, eta langabezia tasa %8,2koa izan da Nafarroan, 0,6 puntuko igoerarekin, hurrenez hurren. Iazko hiruhileko berarekin alderatuta, 4.400 langabe gutxiago daude.

Azken hiruhilekoan biztanle okupatua 3.300 pertsonatan murriztu da, 290.400 okupatura heldu arte, horen ondorioz gertatu da langabezia-tasaren igoera. Kontratu partzialek ere nabarmen egin dute gora azken urtean, eta kopuru osoaren %15,7ra iritsi dira dagoeneko.

Genero arrakala areagotu egin da hiruhileko honetan langabeziari dagokionez, 2.100 emakume gehiago baitaude langabezian. Emakumeen langabezia-tasa %10ekoa izan da, gizonena baino %3,4 handiagoa. Gainera, lanaldi partzialeko kontratuak %26,4 izan dira emakumeentzat, eta %6,7 gizonentzat.

16-24 urteko gazteen langabezia-tasa 4,4 puntu igo da azken hiruhilekoan, eta %26,9ra iritsi da, Europa mailako altuenetakoa. Gainera, okupazioaren murrizketa ere eman da iaztik.

EPAren datuak modu negatiboan baino ezin ditugu baloratu. Enplegua dutenen egoera eta enplegurik ez dutenena txarra dela erakusten dute. Gainera, sortzen den enplegua lan-baldintzak prekarizatzearen kontura sortu da, kontratu partzialak eta aldi baterakoen hazkundeagatik. Prekarietatea aregotzea aurrera eramaten diren enplegu politiken, lan-erreformen eta elkarrizketa sozialaren ondorioa da, ezinbestekoa da politika horiek aldatzea enpleguen kalitatea hobetzeko.