LAN ISTRIPUA

42 urteko langile bat hil da Arribeko etxebizitza batean lanean ari zela

2024/01/15
Lehen datuen arabera, 42 urteko langile bat hil da gaur goizean Arribeko (Nafarroa) etxebizitza baten teilatutik erorita. 2024ko lehen lan-heriotza da. Azaroaren 21ean, 33 urteko beste langile bat larri zauritu zen Labrit pilotalekuko teilatutik erorita, Iruñean, eta astebete geroago, 54 urteko beste langile bat hil zen Construcciones Sánchez Martínez enpresaren teilatutik erorita.

Altuerako erorikoak dira lan-istripuek eragindako heriotzen lehenengo kausa. Heriotza mota horiek erraz saihets daitezke oinarrizko segurtasun-neurriekin, eta, hala ere, iaz gutxienez bi pertsona hil ziren kausa horren ondorioz, eta aurtengo lehen biktima arrazoi beragatik hil da. Hori dela eta, enpresaburuen zigorgabetasuna amaitzea eskatzen du ELAk, eta Nafarroako Gobernuari eskatzen dio, berehala, lan-ikuskaritzaren plantilla handitzeko, Nafarroako lantokietan lan-arriskuen prebentzioari buruzko araudia zorrotz betetzen dela kontrolatzeko.