Abuztuan egindako kontratuen % 95 aldi baterakoak izan ziren

2021/09/02
Enplegu Zerbitzu Publikoak argitaratutako datuen arabera, Nafarroako langabe kopurua 620 pertsonatan jaitsi da, baina jaitsiera hori enplegu prekarioak sortzearen kontura gertatu da. Batzuek susperraldi ekonomikoaz eta langabeziaren murrizketaz hitz egiten duten arren, nabarmendu behar da sortutako enplegua prekarioa, aldi baterakoa eta ziklo ekonomikoak baldintzatuta dela. Abuztuan egindako kontratuek aurreko hilabeteetako ezaugarri berberak izaten jarraitzen dute. Behin-behineko kontratuen kopuruak oso handia izaten jarraitzen du, abuztuan sinatutako kontratuen % 95 izan baitira mota horretakoak. Gainera, kontratazio mugagabeak %12,3 egin du behera, 2019ko abuztuko datuekin alderatuta.

Espainiako Lan Ministerioak eskainitako datuen arabera, langabezian izena emanda zeuden pertsonen erdiek ez zuten langabezia-prestaziorik jaso uztailean. Prestazioaren batez besteko zenbatekoa 902,1 eurokoa izan zen Nafarroan; kopuru hori nabarmen murriztu da maiatzetik.


ELAk nabarmendu du udazkenean biziko dugun ziurgabetasun-egoeraren aurrean, ezinbestekoa dela mobilizazioa, lan-prekaritatearekin amaituko duten eta sektore publikoan zein pribatuan lan-baldintzak duinduko dituzten neurrien alde borrokatzeko. Horrenbestez, sindikatuak ezinbestekotzat jotzen du lan-erreforma indargabetzea, baita administrazioek inbertsio handiagoa egitea ere, besteak beste, egungo behin-behinekotasun handia ezabatzeko.