ENPLEGUA
Abuztuan sinatutako bost kontratutik lau aldi baterakoak izan dira

150 langabe gutxiago erregistratu dira Nafarroan. Emakumeei dagokienez, aurreko hilean baino 95 langabe gutxiago daude. Hala ere, emakume langabeen ehunekoa gizonena baino askoz handiagoa da oraindik: abuztuan, langabeen %62 emakumeak izan dira.
Langabeziak apur bat behera egin duen arren, Nafarroako langabeziak Europako batez bestekoaren gainetik jarraitzen du. Nafarroan %8,2koa izan da, baina Europar Batasuneko batez bestekoa % 5,9ra jaitsi zen uztailean.
Abuztuan erregistratutako kontratuek aurreko hilabeteetako ezaugarri berak izaten jarraitzen dute: prekarioak eta aldi baterakoak dira. Abuztuan sinatutako kontratuen %80,4 aldi baterakoak izan dira. Datu hori bereziki kezkagarria da; izan ere, joera maximo historikoetara iritsi da. Azpimarratu behar da Nafarroa Estatuaren buruan dagoela behin-behinekotasunari dagokionez, Estatuko batez bestekoarekiko 20 puntu baino gehiagoko aldearekin.
Azken batean, abuztuko datuek erakusten dute itxuraz hobera egin duela enpleguak, baina, hala ere, oso errealitate kezkagarria ezkutatzen du: behin-behinekotasuna eta lan prekarietatea arau gisa finkatzen dira, emakumeei gehiago eraginez eta langileek bizi proiektu duin eta egonkor bat garatzeko duten gaitasuna mugatuz.