Acciona, Cener, Siemens Gamesa, Ingeteam eta Nordexeko plantillak soldata arrakalaren aurka bildu dira

2020/03/05
Acciona, Cener, Siemens Gamesa, Ingeteam eta Nordexeko plantillak soldata arrakalaren aurka bildu dira
Enpresa-batzordeek sustatutako ekimena datorren martxoaren 8rako antolatu da, enpresa horiei gizonen eta emakumeen arteko berdintasunarekiko benetako konpromisoa eskatzeko.

Acciona, Cener, Siemens Gamesa eta Ingeteam enpresetako eta Nordexeko ehunka langilek elkarretaratzea egin dute Sarrigurengo Berrikuntza Hirian, dagoen soldata arrakala salatzeko eta emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna bermatuko duten neurriak eskatzeko.

Konpainietako enpresa-batzordeak ados jarri dira martxoaren 8rako, Emakumearen Nazioarteko Egunerako, aurreikusitako ekitaldien esparruan elkarretaratze hau antolatzeko eta aukera-berdintasunaren aldeko borrokan beren ekarpena egiteko. Elkarretaratzeaz gain, Gamesako ordezkariek manifestu bat irakurri dute.

Siemens Gamesak Arazuriko eta Agustinetako zentroetan dituen plantillek ere bat egin nahi izan dute ekitaldiekin, eta elkarretaratzeak egin dituzte euren enpresen atarian.