NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA

Adhesivos Ezquerroko (Lodosa) langileek Grafikagintzako grebarekin bat egin dute, hitzarmen propio baten alde

Adhesivos Ezquerroko (Lodosa) langileek Grafikagintzako grebarekin bat egin dute, hitzarmen propio baten alde
Nafarroako grafikagintzako sektorean 2000 pertsona inguruk egiten dute lan eta 2014tik, probintzia mailako hitzarmena erori zenetik, estatuko hitzarmena aplikatzen zaie.

Lodosako Adhesivos Ezquerro enpresan 44 langile inguruk egiten dute lan eta apirilean eta maiatzean lanuzteekin egin zuten moduan, gaur ere Nafarroako greba egunarekin bat egin dute.

Martxoan egindako greba orokorraren adibide bat gehiago da hau. Estatutik datozen lan-baldintzek langileak prekarizatzen dituzte eta langileek argi dute bere lan baldintzak hemen erabaki behar dituztela eta horregatik, beren enpresa hitzarmenaren alde ere borrokan jarraituko dutela argi dute.