Condesa Taldeko Perfil en Frio enpresan erdietsitako akordioak lanaldia murriztu eta soldata igoera ekarriko du

2017/11/20
ELAk Perfil en Frio (Condesa Taldea) enpresako langileak zoriontzen ditu, egindako mobilizazioengatik, sei greba-egun egiteagatik, eta hitzarmena sinatzera enpresa behartzeagatik; astean hiru egunetan greba mugagabea egiteko aukeraren aitzinean.

Gaur lortu den aurre-akordioak langileen batzarrean %85eko aldeko botoen sostengua zuen, eta horren bidez lan-erreformaren alderdirik atzerakoienak saihestu dira, 6 eta 10 bitarteko lanpostuak sortuko dira, eta langile guztien lan-baldintzak hobetuko dira.

Hona hemen aurre-akordioaren puntu nagusiak:

  • 3 urteko indarraldia: 2017-2019.
  • Aurrera-eragin mugagabea.
  • Hitzarmena salbuetsiz gero, arbitrajera nahitaez jotzeko betebeharra kendu da. Hitzarmenak aplikazio-berme handiagoa du, hitzarmena salbuestea eta nahitaezko arbitrajea galarazita baitaude, ez badira egiten alderdien adostasunez.
  • 6 eta 10 bitarteko kontratazio mugagabeak sortuko ditu.
  • Lanaldia 20 orduz laburtuko da, honela: 2017an 8 ordu gutxiago, 2018an 4 ordu, eta 2019an 8.
  • Soldata-igoerak: 2017an KPI historikoa, 2018an KPI historikoa+0,3+0,3 aldakorra, eta 2019an KPI historikoa+0,3+0,25 aldakorra.
  • Errelebo-kontratua 2019an.
  • Malgutasuna erdira jaitsi da, 32 ordutan geratuz.
  • Udako ordutegia zabaldu da irailaren 15era arte.

Horregatik guztiagatik, ELAk ongi deritzo aurre-akordioari, eta Perfiles de Precisión enpresako langileak gogotik zoriontzen ditu, egindako mobilizazioengatik, sei egunetan greba egiteagatik, eta greba mugagabearen aukera ez baztertzeagatik; beti ere lan-baldintzak hobetzeari begira. Borroka eredugarri hori egin ezean, nekez lortuko ziren lortu diren helburuak. Zorionak!