Akordiorik gabe Siemens Gamesan

ELA, CCOO eta UGTeren agiria:
Siemens Gamesa npresak lehendabiziko aldiz eman du aukera enplegu-bermeaz hitz egin ahal izateko, eta hori gure ustez oso aurrerapauso garrantzitsua izan da; baina, adierazi digunez, hasiko den prozesuaren aurrerapena hobeki ikusi behar du, horri buruzko eskaintza zehatza egin baino lehen.
Edonola ere, puntu hori sindikatu guztiok aho batez eskatzen genuenez, puntu horren zehaztapenaren baldintzapean jarri dugu edozein akordio egiteko aukera. Beraz, deus egin aitzinetik, zenbait zehaztapen jakin behar dira, besteak beste, prozesuan izena ematen duten langileen kopurua eta prozesua itxi ondoren sailetan eginen diren balizko murrizketak.
Horretarako, plan bat plazaratuko da, eta irekita egonen da ustez datorren hilabete osoan, non irteerak, bajak eta lan-utzialdiak egiteko baldintzak jasoko diren.
Langileek berek balioetsiko dute neurri horien egokitasuna, zenbatek eman duten izena ikusiko denean.
Gure abiapuntua oso argia da: enpresatik alde egin nahi duenari bide ematea, baina ondorioak arintzeko asmoz prozesuan zehar arlo eta sail bakoitzean egin daitezkeen bajak aztertzea proposatu dugu, sail guztien eta enpresaren beraren ahalmena eta bideragarritasuna ziurtatze aldera.