Altsasuko gazteak Nafarroan epaitzea eskatu dute sindikatuetako ordezkariek

2018/04/10
ELA, LAB, ESK, CGT, EHNE eta STEE sindikatuek idatzi bat aurkeztu dute Iruñeko Epaitegian Altsasuko gazteei euren elkartasuna adierazteko. Gazte hauek epaituak izango dira Audientzia Nazionalean 2016ko urriaren 15eko goizaldean gertatuko istiluen inguruan.

Sindikatuon iritziz aipaturiko istiluak ezin daitezke inolaz ere terrorismo bezala izendatu eta epaiketa dagokien bertako epaitegian egitea eskatzen dugu.