ANADPeko langileen ordezkaritzak Gerentziaren kudeaketa txarra salatu du

Azken hilabeteetan, ANADPeko Gerentziak, haren mendeko zentroetako zuzendaritzekin bat etorriz, neurri batzuk hartu ditu, oso kaltegarriak direnak bai eragindako langileentzat, baita zentroen funtzionamendurako ere.
Honako hau salatzen dugu:
- Enplegua suntsitzen ari da, behar-beharrezkoak diren plazak amortizatu eta asteburuetako kontratuen lanpostu prekarioak sortuz.
- Egutegiak eta eguneko lanaldiak aldatzen ari dira, lana bizitza pertsonala eta familiarrarekin uztartzea eragotziz.
- Beheragoko kategorietako langileak behartzen dira erantzukizunak hartzera eta goragoko mailetako funtzioak betetzera.
- Administrazio publikoetako langileen lan-araudia eta Laneko Arriskuen Aurreikuspenari buruzko Legea ez dira betetzen ari.
- Gardentasun falta handia dago langileen kontratazioan
- Langileekiko harremanetan gertatzen diren errespetu faltak
Hori guztia gainera langileen ordezkaritzari bizkarra emanez. Pertsonarengan oinarritutako Eredua baino, kostuak aurrezteko eredua dirudi Agentzia egiten ari dena. Eskubide Sozialetako kontseilariaren diskurtsoaren kontrara:”kalitatezko enplegu gehiago sortu behar da eta langabezia murriztu.” Bestalde, “itundutako plazak nabarmen gehitzea” nahi du. Horrek guztiak egoitza-arretako zerbitzu publikoa suntsitzera bideratzen gaitu?
El Vergel, Santo Domingo, San Jose eta Lur-Gorri egoitzetako langileen ordezkaritza sindikalak sinatzen du idatzi hau (LAB, AFAPNA, ELA, UGT, CCOO, USAE).