Anaitasuna eta Natación kirol elkarteen grebaren jarraipen masiboak igerilekuak ixtera behartu du

2022/07/01
Langileek elkarretaratzea egin dute gaur Iruñeko Udal plazan eta bihar erosahalmenaren aldeko protestarekin jarraituko dute. Anaitasuna eta Club Natación kirol elkarteetan deitutako grebaren jarraipen masiboaren ondorioz, bi instalazioek ateak itxi behar izan dituzte gaur, eta, ondorioz, bazkideek ezin izan dute igerilekuak erabili.

Bietan, langileen aldarrikapena da beren lan-hitzarmenak berritzea (iraungita daudenak), gutxienez KPIaren pareko soldata-igoerekin, erosteko ahalmena gal ez dezaten. Gaur elkarretaratzea egin dute Iruñeko Udal Plazan eta bihar beste greba egun batekin jarraituko dute, bi elkarteetako zuzendaritzak negoziatzera esertzeko eskatuz.
Sindikatuen ordezkaritza: Club Natación (ELAko 1), Anaitasuna (ELAko 2, LABeko, UGTko 1).