ANFASeko Enpresa Batzordeak plantillaren erosteko ahalmena bermatzeko eskatzen dio zuzendaritzari

2022/06/24
Hainbat hilabetez hitzarmen kolektiboa negoziatzen aritu ondoren, zuzendaritzak oraindik ez du proposamenik onargarririk egin, eta ez die Batzordearen eskaera nagusiei erantzuten: soldata KPIaren arabera igotzea eta kilometrajearen prezioa eguneratzea

ANFAS elkarteko enpresa batzordea ELA eta LAB sindikatuek osatzen dute, eta hainbat hilabete daramatza enpresako hitzarmen kolektiboa negoziatzen. Bertan, zuzendaritzak edozein aurrerapen blokeatzen du eta ez du onargarria den edukirik proposatzen, enpresaren balantze ekonomikoa positiboa den arren. Eskaera nagusiak KPIaren araberako soldata-igoerak finkatzea eta kilometrajearen prezioa eguneratzea dira.