Antsoaingo Udaltzaingoak bere zerbitzuak bizi duen lan-egoera larria salatu du

2020/09/07
Antsoaingo Udaltzaingoko ELA, UGT, CCOO eta SPPME sindikatu-atalek zerbitzuaren lan-egoera larria salatu dute, eta udal gobernu-taldeak irtenbiderik eman ez izana kritikatu dute.

Antsoaingo Udaleko gobernu-taldeak ez die erantzunik eman hainbat gai garrantzitsuri buruz langileek egindako proposamen eta aldarrikapenei, hala nola pertsona, baliabide eta ekipamendurik ezari buruz, lanpostuen balorazioari dagokionez Poliziaren Legea ez betetzeari buruz edo hitzarmen kolektiboa ez betetzeari buruz. Hori dela eta, langileen zati handi batek erabaki du borondatezko aparteko ordurik ez egiten. Aparteko orduak dira gobernu-taldeak plantillaren zahartze progresiboa arintzeko aurreikusten duen neurri bakarra.

Udaltzaingoak salatu duenez, ematen ari den zerbitzuak eskaxa da, eta uztailean eta abuztuan polizia bakar batek osatutako 70 txanda baino gehiago egon dira, horrek herritarren segurtasunean eta langileen segurtasunean eragiten duenarekin.


Antsoaingo Udaltzaingoko ELA, UGT, CCOO eta SPPME sindikatu-atalek planteatutako arazoei konponbide urgentea eta negoziatua ematea aldarrikatzen dute, kalitatezko zerbitzu publikoa eta Antsoaingo herritarrek merezi duten arreta eskaini ahal izateko.