Astebeteko grebarako deialdia egin du ELAk Menpekotasunaren Nafarroako Agentzian

2019/06/17
AVANVIDA erakundearen Felix Garrido (Egues), Queiles (Tutera) eta Ordoitz (Lizarra) Errehabilitazio Psikosozialeko zentroetako langileei larriki urratu dizkiete lan-eskubideak arestian. Egoera hori aldatu edo zuzendu ezean, ELAk mobilizazioak eta lege-ekintzak bultzatuko ditu.

Zentro horiek Nafarroako Gobernuaren menpekoak dira, eta erabaki bidegabe eta arbitrario baten bidez zentro horietako langileei %10 eta %15 bitartean murriztu diete soldata. Gainera, erabaki hori hartu baino lehen ez da adostasunik lortu Menpekotasunaren Nafarroako Agentziaren, AVANVIDA enpresaren eta zentro horietako langileen artean.

Horrela, alde bakarretik, negoziaziorik gabe eta idatzizko jakinarazpen baten bidez, zentro horietako langileek, arazo psikosozialak dituzten pertsonez arduratzen direnek, bat-batean %15eraino jaitsita ikusi dituzte beren soldatak.

Egoera hori aldatu edo zuzendu ezean, ELAk mobilizazioak eta lege-ekintzak bultzatuko ditu, arazoa konpontze aldera.

Hasteko, astebeteko grebarako deialdia egin du zentro horietan; baina egoerari buelta eman ezean, ez da baztertzen greba mugagabera deitzeko aukera ere.