Berlys Tafallan euren eskubideak defendatzeko mobilizazio egutegi bat jarri dute martxan

2017/11/28
Berlys Tafallako lan zentroko mantentze-laneko langileek, euren eskubideak defendatzeko mobilizazio egutegi bat jarri dute martxan.

Azkeneko urteetan enpresak ez du bete Okintzetako lan hitzarmenean adostutakoa eta langileek ez dute zazpi urteetan zehar soldata igoerarik izan. Horretaz gain, enpresak oraingoan lan baldintzen funtsezko aldaketak proposatu ditu; antolakuntza aldaketa eginez eta asteburuetan 10 orduko jardunaldiak ezarriz.

Horregatik, langileek mobilizazioen bitartez enpresaren proposamenari erantzungo diote.

Egoera ezagutarazteko lehen urrats bezala pankartak ipini dira inguruko toki ezberdinetan.

Datorren astean elkarretaratze bat egingo da Berlys- Tafallako zentroko sarreran eta erantzunaren arabera mobilizazioak areagotuko dira.