lan heriotza
Beste garraiolari bat hil da, oraingoan Lodosan (Nafarroa)
Egoeraren larrituasunaren aurrean, “enpresaburuen eta Nafarroako Gobernuaren inpunitatea eta konplizitatea onartezinak” dira ELArentzat. “Haien helburua garraio zerbitzu ahalik eta merkeena lortzea da, edozein preziotan. Lan-osasunean ere, oro har, patronala eta Gobernua eskutik doaz”, dio.
ELAren iritziz, bada garaia garraio sektoreko lan-baldintzak arautu eta duintzeko. Bada garaia baita ere, 2018an Nafarroako Parlamentuak onartu bezala, lan-ikuskaritzaren eskumena berreskuratu eta honen baliabideak hirukoizteko, Europako bataz-bestekora berdinduz. Eta bada garaia murrizketekin amaitzeko, eta 2018an onartutako amiantoa kentzeko plana abian jartzeko.
Horregatik, hildako bakar bat dagoen bitartean mobilizatzen jarraituko du ELAk, “enpresaburuen inpunitatea eta Nafarroako Gobernuaren konplizitatea salatzeko”.