Bi greba egun Cenerren erosteko ahalmena bermatuko duen enpresa itun baten alde

Urriaren 6an eta 7an egingo den grebaz gain, enpresa itunaren negoziazioa desblokeatzeko eta, gutxienez, langileen erosteko ahalmenari eutsiko dion soldata igoera lortzeko elkarretaratzea deitu du batzordeak.
CENER (Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala) energia berriztagarrien ikerketa aplikatuan aritzen da, eta Iruñean du egoitza, 200 langile baino gehiagorekin.
Enpresa-itunaren negoziazioa blokeatuta dagoenez, enpresa-batzordeak, ELAko 5 ordezkarik eta LABeko 4 ordezkarik osatua, bi greba-egun deitu ditu bihar eta etzi (urriak 6 eta 7), erosteko ahalmena bermatuko duen enpresa-itun baten alde.
Horrez gain, urriaren 7an, ostiralean, elkarretaratzea deitu dute 11:00etan Iruñeko eraikin adimendunen aurrean (Tomás Caballero parkea, 1). Bertan, Patronatuko Presidenteak, Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko kontseilariak, bulegoa du.