Bigarren greba eguna GRUPODESA enpresan

GRUPODESAko langileek, enpresa batzordeko ELAko 5 ordezkarirekin, bigarren greba eguna egin dute gaur Enpresako Hitzarmena negoziatzeko helburuarekin.
Enpresan 70 langilek egiten dute lan, Orkoiengo eta Egueseko zentroetan. Negoziazioaren helburuak Lan-erreformetatik babestuko dituen Hitzarmena lortzea eta batez ere aldarrikapen ekonomikoak kontuan hartzea dira, langileen soldatak berdintzea hain zuzen. Izan ere, enpresako paktua betetzen ez denetik kontratazioak metaleko taulen ariora egiten ari dira, 6000 € baino gehiagoko diferentziara iristen den eskala bikoitza sortuz. Egoera desblokeatu ezean, Enpresa Batzordeak greba mugagabea deitu du hurrengo irailaren 4tik aurrera.