Bihar hasiko da ELA, CCOO eta LAB sindikatuek deitutako Erreparazio Taillerren greba sektoriala

2021/06/23
Deialdia egin duten sindikatuek patronalaren immobilismoa salatu dute eta UGTk batasun sindikala hautsi izana deitoratu dute

Bihar, ekainak 24, greba sektoriala hasiko da Erreparazio Tailerren sektorean. Sektore horrek 3.000 profesional baino gehiago biltzen ditu, eta horien lan-baldintzak 2018ko abendutik eguneratu gabe dagoen sektoreko hitzarmen batean daude araututa.

Mobilizazioaren helburua hitzarmen kolektiboa berritzea da eta horretarako 5 greba egun deitu dituzte, bihar hasi eta asteazkenean amaituko direnak. Greba egun horien barruan, ekainaren 24an manifestazioa egingo dute, 12: 30ean Sagamoviletik abiatuta, Lantegien Elkartearen aurrean, eta ekainaren 25ean elkarretaratzea, 13: 00etan, Torregrosako biribilgunean.

Grebara deitu duten sindikatuek (ELA, CCOO eta LAB) patronalaren immobilismoa eta erakusten ari den negoziatzeko borondate eza salatu nahi dute. Era berean, UGTk batasun sindikala hautsi izana deitoratu dute, izan ere, lau sindikatuek adostutako aldarrikapenak nabarmen murriztu ditu.

Azkenik, ELAk, CCOOk eta LABek Erreparazio Tailerren sektorean lan egiten duten pertsona guztiak deitutako grebekin bat egitera deitu dituzte, uste osoa baitute mobilizazioak bakarrik lortuko duela patronalak gure lan-baldintzak hobetzeari uko egitea.