Caparrosoko egoitzako langileak lan-baldintza duinen alde mobilizatu dira

Caparrosoko Jose Ramon Zalduendo egoitzako langileek elkarretaratzea egin zuten joan den astean Egoitzako atean, euren hitzarmenaren alde eta lan baldintza duin batzuen alde. Kontzentrazioaren helburua zen enpresaren, egoitzaren kudeatzailearen, itxikeria eta errespetu falta salatzea. Enpresa horrek Erdialdeko Eremuan dauden egoitzen sektoreko batez bestekoaren oso azpitik dauden lan-baldintzak mantendu nahi ditu.
Langileek Udalari eskatzen diote beren lan-baldintzak hobetzen laguntzeko.
Langileek ez dute baztertzen mobilizazioak jarraitzea edo areagotzea, berain lan-baldintzak hobetu arte.