Cascanteko TRELLEBORG-VIBRACOUSTIC enpresa-batzordeak lan-erreformaren aurka blindajea eta soldata igoera dituen hitzarmena sinatu du

2017/05/09
Cascanteko Trelleborg-Vibracoustic enpresako batzordeak, ELAko bi ordezkarik, CCOOeko beste bik eta UGTko ordezkari bakarrak osatua, hitzarmen kolektiboa sinatu du. Orain arte enpresa-ituna izan dute, hau da, negoziazio honetan enpresa-ituna izatetik hitzarmen kolektiboa lortzera pasa da. Negoziazioan izandako irmotasuna, eta konfrontazioari uko egin ez izana oinarrizkoak izan dira akordio hau lortzeko

Cascanteko Trelleborg-Vibracoustic enpresako batzordeak, ELAko bi ordezkarik, CCOOeko beste bik eta UGTko ordezkari bakarrak osatua, hitzarmen kolektiboa sinatu du. Orain arte enpresa-ituna izan dute, hau da, negoziazio honetan enpresa-ituna izatetik hitzarmen kolektiboa lortzera pasa da.
Enpresa honetan automobilgintza alorreko piezak margotzen dira, bertan 78 pertsonek lan egiten dutelarik.
Hitzarmen kolektiboaren eduki aipagarrienak ondorengoak dira:

- Blindatze klausulak (ultraaktibitate mugagabea, aldebakarrak edukiak ez aplikatzeko aukeraren ezintasuna, jardun irregularra aplikatzearen ezintasuna…)
- 3 urterako Lan-Hitzarmena, 2016-2017-2018
- KPIra lotutako soldata igoerak
- 2. taldeko langileen hobekuntza ekonomikoa, hauek baitziren soldatarik baxuena zutenak. Horrela murrizten da soldaten arteko desberdintasuna.
- Laugarren txandaren ezabapena; lorpen honek, astelehenetik ostiralera lan egitea eta asteburuak libratzea dakar.
- Hobekuntza sozialak ondoren datozen bezalako kontzeptuetan: BE osagaia (Behin-behineko ezintasuna) hasierako hiru egunetan, errelebo kontratuaren aplikazioa, edoskitzearen metaketa 14 egunetan, eta abar…

Negoziaketa hauen emaitzak ELAren lidergoaren ondorio dira, determinazioz eta tinkotasunez enpresa honetako lan baldintzak hobetzea lortu baitugu. Akordioak balio handia du, alde batetik, Itunetik Lan-Hitzarmenera pasatu garelako, eta bestetik, zuzendaritzaren hasierako nahiaren kontra, soldaten hobekuntza lortu dugulako..