Cementos Portlandeko langileak lan hitzarmena hobetzea lortu dute zazpi greba egunen ostean

2021/07/20
ELAko atal sindikalak funtsezkotzat jo ditu egindako lanuzteak, eta langileak zoriondu egin ditu, erakutsitako konpromisoagatik. Lortutako akordioak txanda-kontratua hitzarmenean sartzera behartzen du enpresa.

Enpresak negoziazio prozesu osoan izan zuen immobilismoak lanuzteen deialdia eragin zuen. Zehazki, uztailaren 5ean hasi ziren zazpi greba egun egin zituzten. Langileek lanuzteak babestu zituzten eta greba mugagabea iragarri zuten uztailaren 19tik aurrera.

Egindako lanuzteen jarraipenaren eta greba mugagabearen mehatxuaren ondorioz, enpresak bere jarrera negoziatzailea aldatu behar izan du.
Azkenik, ELAko eta CCOOko atal sindikalek sinatutako akordio bat lortu da, batzarrean berretsitako akordio bat. Hitzarmenaren edukiak esan nahi du txanda-kontratua hitzarmenean sartuko dela, etorkizuneko erretiroen ondorioz lanposturik galduko ez dela bermatzeko.

Horregatik guztiagatik, ELAko atal sindikalak Cementos Portlandeko langileak zoriondu nahi ditu, erabaki hori funtsezkoa izan baita enpresaren immobilismoa hautsi eta akordio on bat lortzeko.