Cementos Portlandeko langileek astebeteko greba hasiko dute hitzarmen kolektiboa berritzea lortzeko
Enpresa Batzordeak (5 ELA, 3 UGT eta 1 CCOO) lanuztea deitu du enpresaren immobilismoaren aurrean
Datorren astelehenean Cementos Portlandeko langileek astebeteko greba hasiko dute, hilabete batzuk lan hitzarmena negoziatzen eman eta gero. Enpresako zuzendaritzak erantzun egokirik ematen ez badu, greba mugagabea egingo da uztailaren 19tik aurrera.
Funtsezko desadostasunak daude txanda-kontratuan eta langile berrien soldata-tauletan adostasunik ez dagoelako. Orain arte, enpresako zuzendaritzak denbora pasatzen utzi du bi aldeentzako egokia izango den akordio baterantz jotzeko proposamenik ez zuten bilerekin.
Cementos Portland Olaztiko plantillan 103 langile daude, eta enpresa-batzordea ELAko 5 ordezkarik, UGTko 3k eta CCOOko 1ek osatzen dute.