Conasako langileek beste bost egunez luzatuko dute greba (azaroak 7-11)

2022/10/31
Nafarroako Gobernuaren informatika zerbitzuak ez du funtzionatuko, baina lan gatazka konpon daiteke baldin eta borondate politikoa badago.

Nafarroako Gobernuaren euskarri informatikoaz arduratzen den Conasako langileek greba beste bost egunera luzatzea erabaki dute, azaroaren 7tik 11ra. Conasako pertsonek grebari eusten diote, ziur baitaude egoera hori konpontzeko borondate politikoa badago konpon daitekeela. Grebaren aurreko lau egunetan % 70ean mantendu da lanuzteen jarraipen-ehunekoa.
Azaroaren 2an, 18:00etan, Burlatako Kultur Etxean, ELAk informazio-batzarra egingo du Conasako gainerako langileei egoera zein den azaltzeko. Gatazkaren arrazoiek, hasiera batean, Nafarroako Gobernuaren euskarri informatikoaren lizitazioari bakarrik eragiten zioten, baina etorkizunean enpresa osoari eragin diezaioke.