MERKANTZIEN ERREPIDEKO GARRAIOA ETA LOGISTIKA – Nafarroa

Datozen egunetako greba deialdiak atzeratu egin dira

Datozen egunetako greba deialdiak atzeratu egin dira
Orain arteko mobilizazioak eta langileen inplikazioa positiboki baloratu dituzte sindikatu deitzaileek.

ELA, UGT, CCOO eta LAB sindikatuek balorazio positiboa egin dute Nafarroako errepideko merkantzien garraioaren eta logistika sektorean azken bi greba jardunaldietan egindako mobilizazioei buruz. Enpresen presioak eta gehiegizko gutxieneko zerbitzuen ezarpena gorabehera, langileen zati haundi batek lanuzteekin bat egin zuen eta Iruñerrian zein Erriberan egindako protestetan aktiboki parte hartu zuen, lan baldintzak hobetuko dituen sektore mailako hitzarmen baten aldarrikapena indartuz.

Mobilizazio hauek sektorean nagusi den prekaritatea agerian uzten dute. Lan eta soldata baldintzak jasanezinak dira, eta horrek langileak beste sektore batzuetara ihes egitera bultzatzen ditu. Errealitate hori lan kostuen merkatzean oinarritutako enpresen arteko lehiaren ondorioa da, enpleguaren kalitatearen eta sektorearen beraren jasangarritasunaren kaltetan.

Egindako mobilizazio guztien ebaluazioa egin ondoren, lau sindikatuek erabaki dute hurrengo egunetarako aurreikusita zeuden greba-deialdiak atzeratzea. Erabaki honen helburua sektore osoari zein patronalari hausnarketarako tartea ematea da, negoziazio kolektiboa desblokeatzeko aurrerapausoak errazteko. Etorkizunean mobilizazio gehiago izango da aldaketa esanguratsurik gertatzen ez bada.