DomusVI enpresako langileek, ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk deituta, elkarretaratzea egin dute ANADPren aurrean, soldata behar bezala ordaintzeko eskatzeko

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen oharra:
«DomusVI» enpresak desgaitasuna duten pertsonen arretarako zentro ugari kudeatzen ditu Nafarroako Foru Komunitatearen barruan. Langileek egiten duten lana erabatekoa bada ere, «DomusVI» ren administrazioak etengabe egiten ditu akatsak plantillako nominetan, eta azken urteetan pilatuz doazen erreklamazioak eragiten ditu.
«DomusVI» k kudeatutako desgaitasun-zentro guztietan akats berberak errepikatzen dira. Enpresak enpresa-batzordeen etengabeko kexa eta salaketei ematen dien erantzuna nominak egiten dituen programa informatikoaren funtzionamenduan oinarritzen da, zeina berbera den «DomusVI»k estatu mailan kudeatzen dituen egoitza-zentroen multzo osorako.
Hau guztia konpontzeko etengabe eskatu zaio enpresari, enpresak berak ezarritako bideak erabiliz; lehenik eta behin, zentroko arduradunaren bidez, eta ondoren, langileen legezko ordezkarien bidez; kasu gehienetan ez da erantzunik jasotzen. Egoera honek langileak bide judiziala erabiltzara behartzen ditu, horrek suposatzen duen ondorio guztiekin.
Era berean, lantokietako sindikatuetako ordezkariek, nafarroako Domus Vi-ko zuzendariarekin hainbat komunikazio izan dituzte. Nominen kudeaketan arazoak daudela onartu eta konpontzeko borondatea dutela adierazi duen arren, ez da irtenbiderik eman eta egoerak gero eta okerrago jarraitzen du.
Gertakarien larritasuna kontuan hartuta, langileen legezko ordezkariek bilerak egin dituzte zuzendari nagusiarekin eta ordezkaritza duten sindikatuetako aholkulariekin, irregulartasun bakoitza zuzenean eta modu pertsonalizatuan jakinarazteko eta arazoa konpontzeko eskatzeko.
Erantzunik jaso ezean, beste behin ere, bilerak egin dira ANADPekin (Eskubide Sozialeko Departamentua), gaiari buruzko erabakiak har zitzan, baina ez zaio konponbiderik eman arazoari.
Era berean, Lan Ikuskaritzara jo behar izan dugu behin baino gehiagotan gertakari horiek salatzeko, eta erantzunen zain gaude.
Horregatik guztiagatik, «DomusVI» ren apatia salatu nahi dugu. Apatia, DomusVi zentro guztietan ordezkaritza sindikaleko ordezkariek egiten dugun lanaren bidez egiten diren nominen berrikuspen guztien aurrean. Berrikuspen horien bidez, osagarri jakin bat jaso, antzinatasuna eguneratu, zor diren zenbatekoaren ordaina eta abarretarako eskubidea aldarrikatu nahi da.
Delegatuek estatu mailako «DomusVI» interpelatzen dugu, sistema informatikoak eguneratzera, gaur egun nafarroan indarrean dagoen hitzarmenaren errealitatera egokitu daitezen eta nominetan dauden akats ugariak ahalik eta azkarren eta modu eraginkorrean zuzen ditzaten, eta etorkizunean berriro gerta ez daitezen.
Gaur hemen, «DomusVI»k nafarroan dituen lantoki bakoitzeko ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuetako ordezkariek gure haserrea azaldu nahi dugu, konpondu beharrean, enpresaren zuzendaritzaren utzikeriaren ondorioz hilabetez hilabete enkistatzen den egoera baten aurrean. Beraz, «DomusVI» ri dei egiten diogu Nafarroako desgaitasun arreta zentro gehienetako plantillei larriki eragiten dien egoera bat eteteko.
Baina ezin dugu ahaztu, halaber, Nafarroako Gobernuarekin itundutako zentruez ari garela eta Pertsonen Autonomia eta Garapenerako Nafarroako Agentziak enpresa ikuskatzeko ahalmena duela. Enpresarekiko duen jarraipen eta kontrol ahalmen hori ez da inola ere gauzatzen ari, eta, beraz, egoera ezagutu arren, pasiboki mantentzen da – bere isiltasun konplizearekin, enpresa-praktika gaitzesgarria legitimatuz –.
Egoera honek, ia plantilla guztiei ez ezik, lanaldi partzialeko kontratuei ere eragiten die. Jardunaldi partzialak emakume langileei eragiten dien oztopo handienetako bat den heinean, eta ikusita duela astebete ospatu zela Emakumeen Nazioarteko Eguna, are gehiago salatu behar dugu langile klasearen eta, bereziki, emakume diren langileak larriki kaltetzen dituen arazoa.